no comments

Segurtasun alerta gorria Euskaltzaindiako grebaren aurrean

640px-Protesters_throwing_pieces_of_paving_during_and_metal_tubes_at_riot_police_during_clashes_at_Bankova_str,_Kiev,_Ukraine._December_1,_2013

Kontrolatu gabeko hainbat manifestari, poliziari ergatiboak jaurtitzen

Eusko Jaurlaritzak Erakunde Arteko Segurtasun Batzordearen bilera deitu du gaur eguerdirako, Euskaltzaindiako langileek biharko deituta duten grebak izan litzakeen ondorioak aurreikusi eta “herritar guztien segurtasuna bermatzeko”. Estefania Beltran de Heredia barne sailburuak “lasaitasuna” eskatu dio populazioari eta argi utzi nahi izan du Ertzaintzak “bere esku dagoen guztia egingo duela kaleetan ordena eta segurtasuna” mantentzeko. Segurtasun batzordeko iturriek azaldu dutenez, antisistema gutxi batzuek “greba aprobetxatu nahi dute euskara batua sortu zenetik eraikitako kontsentsuak desegin eta ziurgabetasuna zabaltzeko”. Erakundeek azaldu dutenez, “ergatiboa, h mutua eta nor-nork aditz paradigma gure demokraziaren oinarria dira, eta ez dugu onartuko betikoek gatazka laboral bat aprobetxatzea urteetako lana leihotik behera botatzeko”.

Izparringiak eskuratu duen dokumentu baten arabera, Erakunde Arteko Segurtasun Batzordeak muturreko proposamenak aztertu beharko ditu gaurko bileran. Grebak dirauen bitartean, ergatiboa txarto erabiltzen dutenei eta nor-nork eta nor-nori-nork nahasten dituztenei sedizio delitua leporatu eta 10 urte bitarteko kartzela zigorrak ezartzeko.

No Responses

Reply

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.