1 comments

ZU AHAL DUZU Plataforma sortu da, ergatiboaren ukazionistak

ZU AHAL DUZU Plataforma, ergatiboaren negazionistak biltzen dituen taldea sortu berri da eta prentsaurreko bat eman zuen Bilbon atzo. IZPARRINGIA bertaratu egin zen, hoba ez, eta segidan duzue bertan esandakoaren laburpena.

Ergatiboa ez da esistitzen. Sabino Arana asmatu zuen, euskara are zailagoa egiteko, Gainera inor ez du erabiltzen”. Hala hasi zuen berbaldia taldearen bozeroaleak. Azpimarratu egin zuten eskoletan giroa itogarria dela eta ehun mila urtetan egin den basakeriarik ankerrena egiten ari direla haurrekin: “Haur baten aho sabai eta mingaina oraindik guri eta bigunak dira eta “K” ahoskatzera behartzea kalte iraunkorra eragin ahal die”.

Egia esan, gauza askoz ere gehiago ez zuten esan eta agerraldia amaitzeko egatiboaren esistentziaren ukatzaileekin bat egin duten beste talde batzuen berri eman zuten, esanez “jendea ikusi du gu egia esaten dugula eta gero eta gehiago gara, adibidez EZ DUGU PLURALAK BEHAR Plataforma”.

Azkenik, prentsaurrekoa amaitzeko, ULERTXEN DUSU Koordinakundeko Txomin Txapasek hartu zuen hitza, beraien aldarrikapenak ere aurkezteko: “Soinu gehiegi dauskagu euskeras, si inor es du erabiltxen S, Z, X, TX, TS, TZ, TT, DD, DZ… Baina, ser da hau? Eske soratxen gara!!”

Datozen aste eta hilabeteetarako mobilizazioak eta kontzentrazioak deituko dituztela esanez, amaitutzat eman zuten agerraldia.

One Response

  1. ERKIZIA RODRIGO MAITANE

Reply

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.