no comments

Jogurtak iraungi eta urte erdira jan daitezke

Aspaldi honetan hedabide askotan dabilen gaia dugu jogurtena, zientzialari ugari hainbat klima eta tenperaturatan nola egokitzen den, mihiaren araberako izan dezakeen zaporea, iraungipena eta abar ari dira aztertzen.

Madrilgo Elikadura Ministro Arias Cañetek 2008an egin zuen azken jogurt erosketa. Orduan erositakoak jaten ditu oraindik. "Goxo-goxo daude, gainera!"

Madrilgo Elikadura Ministro Arias Cañetek 2008an egin zuen azken jogurt erosketa. Orduan erositakoak jaten ditu oraindik. “Goxo-goxo daude, gainera!”

yogur irangiaHasieran, jogurtaren iraungipen data ‘ofizialak’  eta benetakoak ez dutela zerikusirik ondorioztatu zuten, data hori gutxi gorabehera egindako kalkulu bat dela kontsumitzaileek jogurtak galdu aurretik jateko, eta antza, astebete gehiago iraun zezaketela. Hala ere, azken orduko ondorioak azaldu dituztenean, astea urte erdi bilakatu da. Bai bai! Ederto baten irakurri duzue izparringitarrok!! Esnekiaren iraungitze datatik sei hilabete pasatu arte, ez omen dira hondatzen, jangarriak izaten jarraitzen omen dute, nahiz eta tapa irekita utzi.

“Nahiz eta tapa irekita utzi?” galde egingo diozue zeuen buruari. Bada bai, hala jartzen du zientzialariek bidalitako prentsa oharrean. Ateratako ondorio zerrendaz aparte, ondoan duzuen argazki hori ere zabaldu dute. Nahiz eta jogurtak itxura hori hartu, oraindik ere zapore bikaina eta kalitate hobea izaten jarraitzen duela azpimarratu dute. Bukatzeko, gaur egun itxurak liluratu eta itsutzen gaituela ondorioztatu dute, zerbait begietatik sartu ezean ez dugula jaten, alegia. Beraz, badakizue, hozkailu ireki eta ondoan duzuenaren antzeko zerbait topatuz gero, ez bota zakarrontzira!

 

No Responses

Reply

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.