Klase-lasterketa jarriko dute martxan Britainia Handian
Azken aldiko ezinegonari erantzunez, Britainia Handiak klase-lasterketa abiatu du, mugikor bidezko bozketa bat egin ostean. Hainbat kolektibo galduta eta nola jokatu asmatu ezinik zebilen, pasa den hilabetean BCCk egin eta Sociology Journalen argitaratutako ikerketa batek bertan zazpi klase sozial daudela aldarrikatu zuenetik.
Lehenik boxeo, taekwondo eta judo izarrekin bildu zen Gobernua, zazpien arteko klase borroka kudeatzeko moduen bila. Proposamenek baina, epel utzi zituzten denak, eta beste bide batzuk baloratzen aritu dira azken asteetan. 000001 zenbakira mezua bidalita, herritarrek borroka hori gauzatzeko moduak bozkatzeko aukera izan dute. Atletismo Batzordeak plazaratutakoa, borroka lasterketa bihurtzea proposatzea, alegia, izan da bozkatuena.
Kamiseta bustien lehiaketa egiteko ideia izan da bigarren bozkatuena, 800 bozen aldearekin. Tropela elkarteak bere lehiaketetara gehitzeko asmoa iragarri du. Goi-erdi mailako klase baxua da faborito zenbait adituren ustetan. Erdi-mailako klase baxu-erdiak aldiz, ez ei du zereginik.
RT @izparringia: Klase-lasterketa jarriko dute martxan Britainia Handian http://t.co/ymqj0vGPRP
Zeinek irabaziko du 7 klase sozialen arteko lasterketa? | http://t.co/Ca8W6KnfLe
Klase borroka jada ez da lehen zena… http://t.co/Cw1kOWMMOp
RT @izparringia: Klase-lasterketa jarriko dute martxan Britainia Handian http://t.co/ymqj0vGPRP
Klase-lasterketa jarriko dute martxan Britainia Handian http://t.co/NFwGj4Op76