‘Bilbainada’ bat Athletic-en omenez
Bilboko Indautxu auzoan dagoen “Harrobi” tabernak, Bilboko Athletic futbol taldearen omenez, paperezko ahozapi zuriak erabili beharrean, benetako billeteak jarri ditu bezeroen harridura eta gozamenerako.
IZPARRINGIAk tabernako arduraduna den Patxi Abaroa elkarrizketatu du eta egun osoko ekimen hau, San Mames futbol zelai zaharra agurtzeko egin dutela azaldu du. Ekimenak izan duen harrera ona ikusirik, futbol zelai berria irekitzen denean ahozapiena berriro egingo dutela hitzeman du. «Hurrengoan astebetez, gainera!» baieztatu du harrotasunez tabernariak.
Bezeroekin hitz egiteko aukera ere izan dugu eta ideia bikaina iruditu zaiela adierazi dute, «muturrak 50 euroko billeteekin garbitzea gozamen hutsa dela». Indautxuko beste bezero batek, berriz, zerrikeria hutsa dela esan digu eta pintxoa bukatutakoan bere telazko zapiarekin garbitu ditu ezpainak. IZPARRINGIAko kazetariak kleenex batekin garbitu du ahoa eta tabernako billetea diru-zorroan eraman du etxera. Gure kolaboratzaileei ezer ordaintzen ez diegulako izango da? Auskalo!
RT@izparringia ‘Bilbainada’ bat Athletic-en omenez | http://t.co/SWbZYprUBa
@Turkinbass @uargibay Hau bai dela #bilbainada! http://t.co/p8vHpZysMR #agursanmames
RT @izparringia: ‘Bilbainada’ bat Athletic-en omenez | http://t.co/9UA2F6A9Pc
Nere Elorriaga liked this on Facebook.
RT @izparringia: ‘Bilbainada’ bat Athletic-en omenez | http://t.co/9UA2F6A9Pc
RT @izparringia: ‘Bilbainada’ bat Athletic-en omenez | http://t.co/9UA2F6A9Pc
RT @izparringia: ‘Bilbainada’ bat Athletic-en omenez | http://t.co/9UA2F6A9Pc