Gizon Langileen Nazioarteko Eguna ospatzen da gaur
Mundu osoan ospatzen da gaur Gizon Langileen Nazioarteko Eguna lan munduan -bereziki- gizonezkoek jasaten duten diskriminazioa salatzeko. Gaur egun oraindik lan saio beragatik gutxiago kobratzen dute gizonezkoek. Ez hori bakarrik, eskubide urraketa etengabeaz gain, langile gizonezkoak askotan izaten dira emakumezko nagusien sexu erasoen jomuga eta lana lortzeko ere zailatasun nabarmenak dituzte gizasemeak izate soilagatik. Honekin guztiarekin behingoz amaitzeko antolatzen da urtero egun hau. Izparringia-k ere bat egiten du gizonezkoen borrokarekin. Esan ozenki, egin oihu gurekin batera: BAZTERKETARIK EZ!!! GORA GIZON LANGILEAK!!!
Oraindik sei bat ordu geratzen zaizkio Gizon langileen nazioarteko egunari http://t.co/BsONpxgJyL Zuentzat: http://t.co/W4FMbQVsvP