no comments

Editoriala – Manifestua – edo

(Abenduaren 6 euskaldun GUZTIOK, behingoz, elkarrekin ospatzen hasteko proposamena)

Euskal gizartea, politika kontuetan, eragindako koman dagoela ikusita, Arana ta Goiri’taŕ Sabinen proiektuak, –Bizkaia bere independentziaren alde proiektuak-, aspaldi honetan karakola eta barearen martxa hartu duela ikusita; espainiar konstituzioaren aldekoek zein EHko independentziaren aldekoek aspaldian ari direla betiko lelo zaharrak errepikatzen, karakola eta barearen dinamismo marka guztiak hausten ari direla ikusita,

ERABAKI DUGU,

Izparringi honetatik, prentsatik, zazpigarren botere honetatik, proiektu berria plazaratzea.

  • Alderdi unionista berri bat sortzea: EUP!

E = Eusko-finlandiar

U = Unionist

P = Party

! = !

  • Proiektua aurrera eroateko, lehen eta behin, bandera berria sortu beharko dugu, finlandiarren bandera eta ikurrina, fussion bat. Banderen lege berria. Bandera fino-ikurrina bat eta bakarra lurraldeko balkoi guztietan. Eta leihoetan. Eta terrazetako toldoetan.
  • Hizkuntza ofizialak, orain artekoak gehi ingelesa, noski, egungo inperio nagusiko hizkuntzari men egingo diogu alderdiaren izenetik hasita. Hori bai, finlandiarrek euskaraz ikasi arte guk ez dugu suomieraz ikasiko.
  • Sistema politikoa. Izparringiko erredakzio taldetik errege edo erregina izateko boluntario batzuk aurkeztuko badira ere, (“¡Ya me sacrifico yo!), besterik ezean, Finlandiar hegemonista alaena horiek inposatuko diguten Errepublikarekin konformatu beharko gara euskaldunok ere.
  • Hezkuntza sistema. Finlandiar bihurtzeko arrazoi nagusienetako bat; etxeko lan gutxiago eta PISA emaitza hobeak. Hori bai, euskal sukaldaritza curriculumean gehitu beharko. Pintxo-pote kontuetan broma gutxi!
  • Eusko-finlandiar selekzioa. Betiko bidetik. Euskal Herriko futbol selekzioak, dagoeneko, oraingo ikurrina eta finlandiar banderaren koloreak erabiltzen ditu. (ikus https://eu.wikipedia.org/wiki/Euskal_Herriko_futbol_selekzioa )
  • Egun nazionala. Betiko bidetik. Orain arte bezala, Eusko-Finlandian, abenduaren 6a ospatzen jarraituko dugu. Errusiar Inperiotik independentzia lortu genueneko egun hura gogoan.
  • Konstituzioa. Bapo afaldu eta gero, afaloste batean, Izparringiko erredakzio buruok adostu eta idatziko dugu. Ez ditugu boto emaileak eragotziko alferrikako erreferendum kontuekin. Norbaitek konstituzioa irakurri nahi izanez gero, segi egunero-egunero Izparringia irakurtzen. Halako batean argitaratuko dugu.
  • Estatu berri bat Europa zaharrean: EuSuomi!

euskal-herriko-futbol-selekzioa

flag_of_finland_and_the_basque_country_-fussionGora EuSuomi elkartuta!

Gora EuSuomi elkartuta!

EuSuomik behar zaitu!

Irudia Wikimedia Commons – Jatorrizko Irudigilea: Euskaldunaa CC – BY-SA
(Derivative works of I want you for the EuSuomi. Army nearest recruiting station)

Reply

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.