no comments

Hamaika aditu

Hamaika aditu Deskonfinamenduaren txostena idazteko prest (Argazkigilea:
Danidemalaga via Wikimedia Commons)

Espainiako Gobernuak nazioarteko hamaika mandatarien txaloak jaso ditu demokraziarentzat asmatu berri duen Real Politics aurkikuntzagatik. Edozein erabaki politiko hartzerakoan, hamaika adituen iritziak kontuan hartuz hartzen dela esatea, adituak nortzuk diren aipatu barik.[1]

Bolsonarok, esate baterako, miresmen mezu hunkigarria bidali dio Pedro Sánchezi. (Izparringiak mezuaren xehetasun guztiak ezagutu ditu, Madrilen CNIn daukan sator baten bidez).

Horra brasildarraren miresmen-mezua, hitzez hitz (itzulpena, gure):

Ze moduzzz Sááánchez? (Jatorrizkoan “Kepasssaaa Saaaanchez!”)

Ona! asmatu duzuen hori!, hamaika adituen txostena aipatzearena, adituak nortzuk diren aipatu gabe!

Guk ere antzeko zerbait egingo diagu hemendik aurrera. Izan ere, ez dituk inoiz behar bezalako adituak topatzen oso popularra ez den neurri bat zuritu behar duan bakoitzean. Adituak babesteko ez dituala izenak aipatuko esan eta lixto! Hi bai artista hi! Beno, zaindu mottel!

Eta ea noiz etortzen haizen gure Nazio Handia bisitatzera! Hemen ez dituk beharko ez maskararik, ez kondoirik, ez maritxukeriarik 😉 !!! Hator inauterietan esate baterako! (Eta utz ezak emazte koletadun hori etxean 😉 !!!)

Aranchataren ministerioak ez ditu nahiko funtzionario telelanean, nazioarteko mandatariengandik jaso dituzten zorion-mezu zaparradari behar bezala erantzuteko, eta azkenean, mezu guztiei mezu labur berberarekin erantzutea erabaki da:

Mila esker.

Lanean segituko dugu. Lan da lan. Gure lana da.

Egongo gara.

P.S.

P. S.

Reply

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.