Rebranding lanak Korrikan, salaketak saihesteko
18. edizioa oso zaila suertatzen ari zaie Korrikaren antolatzaileei. EHSM mugimenduaren eta Euskera Garbijaren Lagundiaren salaketen ostean, euskararen aldeko lasterketak furgonetatik oihukatzen diren leloak aldatu behar izan ditu, salaketak eta irudi eskubideen ordainketak saihestu ahal izateko.
Ika, ika, ika…
Araba eta Nafarroako hainbat euskaltegik osatzen duen IKA sareak, bere garaian AEKtik aldendutakoak, bere zerbitzu juridikoak bidali ditu Korrikaren antolatzaileengana, bere marka eta irudi eskubideak urratzeagatiko salaketa jartzeko asmoz.
IKAren ordezkarien arabera, Korrikaren furgonetetan klasikoa den “Ika, ika, ika hemen dator Korrika” leloa bere markaren “baimendu gabeko erabilera da, asmo erabat maltzurrarekin gainera: AEK-k korrika IKAren gauza ere badela sinestarazi nahi die gure ikasleei, horrela nahastu eta bere euskaltegietara bideratzeko”. IKAren abokatuek 24 orduko epea eman diote Korrikari bere marka erabiltzeari uzteko. Hala egin ezean, lasterketan bildutako diruaren zati bat eskatuko diote AEKri. “Eta ez da zati txikia izango”, argitu dute.
Joseba Kamio, rebranding lanetan
Gainera, IKAren zerbitzu juridikoek azaldu dute lasterketaren izena KorrIKA izateak berak ere bere markaren okerreko erabilera ote den. AEK aztertzen ari omen da datozen edizioetarako izena aldatu eta “KorrAEK” edo “LastAErK” deitzea. Joseba Kamiok ez digu konfirmatu nahi izan, baina zurrumurruek diote hari enkargatu diotela Korrikaren ‘rebranding’ lana.
Ttipi-ttapa, ttipi-ttapa
Baztan-Bidasoa-Malerrekako Ttipi-Ttapa aldizkariak ere antzeko salaketa helarazi dio Korrikaren antolakuntzari. “Ttipi-ttapa marka erregistratua dugu” -azaldu du aldizkariaren arduradun Joxema Irigoienek- “eta bizi ditugun garai zailotan ez dugu batere zalantzarik izanen hori ere komertzialki ustiatzeko. Ongi iruditzen zaigu Korrikak gure marka erabiltzea, baina ulertu beharko dute hori ezin dela dohainik izan, are gutxiago dugun egoera ekonomiko zailarekin”.
Aldizkariak “ttipi-ttapa, ttipi-ttapa ko-rri-ka” oihuak erretiratu edo bestela haien truke kanon erretroaktiboa ordaintzeko eskatu dio Korrikari. “18 ediziotan pilo bat aldiz erabili du Korrikak gure izena, eta hori ordaindu egin behar da”.
Datorrela Garzon!
Korrikaren arduradun Edurne Brouardek ez du adierazpenik egin nahi izan, baina bere lankideek esan digutenez, lehengo batean komunean sartu, atea barrutik itxi eta garrasika hasi omen zen “datorrela berriz Garzon eta eraman ditzala guzti-guztiak, mesedez!”.
Bitartean, Korrikaren furgonetako arduradunek lelo berriak pentsatu dituzte eta horiexek erabiltzen ari dira azken kilometroetan, klasikoen ordez. “Eman euskara elkarri”, “triki-taka, triki-traka, korrika” eta “ator, ator, ator, korrika badator” oihukatzen ari dira megafoniatik.
Rebranding lanak Korrikan, salaketak sahiesteko http://t.co/0z5H78VzUS @izparringia
Beti berdin, mundu guztia kexaka beti! :-/ RT@izparringia Rebranding lanak Korrikan, salaketak sahiesteko | http://t.co/3sSTiRnCdo
KORRRIKA hemendik aurrera LASTAERKA deituko da | http://t.co/Fekg0Swm3X
korri korri korri, danok gorri-gorri RT @izparringia Rebranding lanak Korrikan, salaketak sahiesteko http://t.co/PqtRanVfTd #korrikatxioka
RT @desplazatua: korri korri korri, danok gorri-gorri RT @izparringia Rebranding lanak Korrikan, salaketak sahiesteko http://t.co/PqtRan …
RT @izparringia: KORRRIKA hemendik aurrera LASTAERKA deituko da | http://t.co/Fekg0Swm3X
Lekitton be oihuekin adi ibiliko gara gaur gabaz. RT @izparringia: KORRRIKA hemendik aurrera LASTAERKA deituko da | http://t.co/TyhDl8n2aw …
RT @izparringia: KORRRIKA hemendik aurrera LASTAERKA deituko da | http://t.co/Fekg0Swm3X
#diotenez AEK-k #rebranding lana enkargatu dio @jkf ri, #korrika ri izena aldatu eta salaketak saihesteko o.O http://t.co/d6cF9WWdGe #pais
RT @izparringia: KORRRIKA hemendik aurrera LASTAERKA deituko da | http://t.co/Fekg0Swm3X
RT @joxe: #diotenez AEK-k #rebranding lana enkargatu dio @jkf ri, #korrika ri izena aldatu eta salaketak saihesteko o.O http://t.co/d6cF …
RT @joxe: #diotenez AEK-k #rebranding lana enkargatu dio @jkf ri, #korrika ri izena aldatu eta salaketak saihesteko o.O http://t.co/d6cF …
Rebranding lanak Korrikan, salaketak saihesteko – @Izparringia – http://t.co/dhjrpz1xXl
[…] Rebranding lanak Korrikan, salaketak saihesteko […]