no comments

Jean Grenet Baionako auzapeza euskara ikasten hasiko da

Jean Grenet Baionako auzapezak hilaren hasieran adierazi zien komunikabideei ez zela aurkeztuko hurrengo bozetara. Aita ere Baionako auzapeza izan zenez, 55 urtean izan dira Grenet-etarrak Lapurdiko hiriburuko merak. Hori dela eta, harrigarria iruditu zitzaion askori hartutako erabakia.

Izparringiak, baina, jakin du adierazpen horren zergatia. Iturri onek jakinarazi diote agerkari honi Grenet euskaltzaletu dela eta alkatetza uzten duenean Lazkaoko barnetegira joango dela euskara ikastera, eta gutxienez, EGA atera nahi duela.

Antza denez, iragan Eguberrietan, Baionako Euskal Museoaren ate ondotik igaro eta aspaldi izan gabea zenez, bertan sartu eta barne ahots bat entzun zuen: Jean, vous devez apprendre le basque! C’est la langue de votre pays! Behin eta berriro aditu ostean, behaztopa egin, eta san Paulo Damaskorako bidean bezala sentitu zen: epifania bat, argia ikusi zuen.

Orain euskaltzale sutsu bihurtu da eta bi hitzordu jarri ditu dagoeneko, bata Lionel Beffre Paueko prefetarekin ikastolen afera konpontzeko; eta bestea bere bihotzeko lagun Iñaki Azkunarekin, Bilboko alkatearekin alegia, ea euskara ikas dezan bairatzen duen.

Reply

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.