Apaizak aurkitzeko castinga abiatu du Deustuko Unibertsitateak
Kristautasunak modan egoteari utzi dionez gero, lau apaiz besterik ez dira geratzen
Deustuko Unibertsitateak komunikatu batean adierazi duenez, jesulagun bila dabiltza. Gaur egun, lau besterik ez dira geratzen unibertsitatean eta horrek entitate jesuitaren irudia hautsi egiten du. Izena ez esatea nahiago izan duen dekano batek argi hitz egin du, “guk badakigu zer nolakoa den gure unibertsitatea, baita zer opa diogun etorkizunerako ere. Ezinbestekoa da iragana gogoratzea, eta Deustuko Unibertsitateko balio eta oinarriak berriz ezartzea. Erakunde jesuita da, eta hala izaten jarrai dezan apaiz gehiago behar ditugu”.
Horretarako, castinga abiatu dute bai Bilboko, baita Donostiako campusean ere. Aukera martxoaren 18tik 22ra izango dute interesa duten guztiek. Dekano berberak jakinarazi digunez, “parte-hartzaileek gela digitalera joan beharko dute, bertan streaming bidez internetez ikusi ahal izango du edonork proba. Publikoaren boz gehien lortzen dituzten hamar apaizgaiak hautatuko ditugu,. Ondoren, erabakia gure eskuetan egongo da. Zalantzarik gabe, hoberenak irabaziko du”.
Apaizak aurkitzeko castinga abiatu du Deustuko Unibertsitateak http://t.co/0Ed9Iwbn5E #esperientziaerlijiosoa
RT @izparringia: Apaizak aurkitzeko castinga abiatu du Deustuko Unibertsitateak http://t.co/0Ed9Iwbn5E #esperientziaerlijiosoa
Deustuko Unibertsitatea apaiz bila dabil, ea norbait animatzen den castingean parte hartzera | http://t.co/0Ed9Iwbn5E
RT @izparringia: Deustuko Unibertsitatea apaiz bila dabil, ea norbait animatzen den castingean parte hartzera | http://t.co/0Ed9Iwbn5E
RT @izparringia: Deustuko Unibertsitatea apaiz bila dabil, ea norbait animatzen den castingean parte hartzera | http://t.co/0Ed9Iwbn5E
Badirudi laster apaiz gehiago edukiko ditugula Deustuko Unibertsitatean, castinga egiten ari dira eta! http://t.co/EPuBQHnl42 #11eta1