no comments

Txirrindularitzaren Nazioarteko Batasunak azafatak ordezkatu ditu

sagan1Izparringiak jakin izan duenez, Txirrindularitzaren Nazioarteko Batasuna, (UCI), oso kezkatuta ibili da Peter Sagan txirrindulariak Flandriako itzulian izan zuen portaerarekin (jakina denez, Peter Saganek azafata ilehori bati ipurdia ukitu zion podiumean – ikus argazkia-).

Erakundea beldur zen horrelako jarrerak errepikatuko ote ziren; eta oso aintzat hartuak zituen gainera, gizarteko hainbat talderen betidaniko kritikak emakumeak saritzat erabiltzen direla eta.

“Doping-arekin ez genuen nahikoa, liskar sexistekin hastea besterik ez zaigu falta. Erabaki irmo bat hartzeko tenorea da”, adierazi zuen berriki Patrick McQuaid, TNBko lehendakariak.

Baita agudo bete ere, Patrick MacQuaidek, emandako hitza.

sagan8

Hainbat herrialdetako jubilatuen elkargoek, pozarren hartu dute Txirrindularitzaren Nazioarteko Batasunaren ideia berritzailea. Jubilatuak prest azaldu dira aho batez, azafaten tokia betetzeko.

Edonola ere, logistika arazotxo batzuk zuzentzea geratzen dela esan du erakundeak. Izan ere, jubilatuek erraz egiten dute gora oholtza gainera, antolakuntzak ipinitako debaldeko luntxa dela eta. Baina oholtzatik jaisterakoan, pilaketak eta erorikoak nahi baino ugariagoak dira. “Zerbait pentsatu beharko da”, esan du erakundeak.

No Responses

Reply

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.