no comments

2013ko Europako Kultur Hiriburua zein den dakien emakume bat aurkitu dute

micro_cultura2016_01

 

Gaur goizean goiz, anonimo batek hots egin du erredakziora, Oiartzungo taberna batera hurbiltzeko esanez. 2013ko Kultur Hiriburua zein den badakien emakume bat aurkitu omen du bertan. Ziztu bizian bertaratu gara horren pertsona jakintsuarekin hizketaldi bat izateko asmoz.

Lutxi du izena, ‘kurasana ta kafia’ hartzen topatu dugun emakumeak. Napolitana bat jatera gonbidatu gaitu, baina tamalez, gure bidaia alferrikakoa izan da. Beharrezko galdera abegikorrekin amaitu ostean, aurtengo Europako Kultur Hiriburua zein den itaundu diogu, baina ez du erantzunarekin asmatu. Hasiera batean, Gasteiz aipatu digu, eta gure atsekabea nabaritu duenean aldiz, ezetz, Donostia dela.

Ez dugu horren azkar etsi, tabernariari ere galdetu diogu badaezpada ere. Haren hitzetan, bina hiriburu hautatzen dira urtero, eta aurtengoetako bat Eslovenian omen dago. Dena den, sinesgarriagoa dirudi egunero ‘periodikua’ bertan irakurtzen duen Juan Mariren hipotesiak: “lau urten behin izatea hoi, olinpiadak bezela”.

No Responses

Utzi erantzuna fingolion(r)i Utzi erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.