no comments

Ez dakite waterpolo neurketa nork irabazi duen

Centre Natació Mataró eta Club Deportivo Waterpolo Turia taldeek lehenengo postua eskuratzeko norgehiagoka izan zuten atzo Valentzian. Dirudienez, inork ez daki emaitza zein izan zen. Partidua gidatu zuen epaileak, kiroldegiko soroslea ere badenak, adierazi duenez, “jendea salbatzeko” ordaintzen diote eta ez du zertan “golak zenbatzen” aritu.

kjç

Mataróko taldean entrenatzaile-jokalari den Marino Velazquezek haiek 15-17 nagusitu zirela uste badu ere, bestelakoa da Ramon Jarra Turiako jokalariaren iritzia: “Ni igeri pixka bat egitera etorri naiz. Zertan ari dira hauek pelota batekin?”. Neurketa harmailetan ikusi zuen pertsona bakarrak aldiz “badakizu whatsappa ordaindu egin behar dela?” adierazi du.

Emaitza zehazterik izan ez dutenez, EBOra (Espainiako Batzorde Olinpikora) jo behar izan dute bi taldeek. Gertaerak zeharo harritu du bertako zuzendaria den Alejando Blanco. “Waterpoloa zer da, alkandora inpermeable bat edo?” galdetu du.

No Responses

Reply

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.