2020ko EiTB Maratoirako kantua aukeratu dute
2019ko Maratoia egiteaz bat, EiTBk 2020ko Maratoia ere iragarri du gaur goizean.
2020ko Maratoiaren xedea bularreko minbiziaren aurkako borrokarako laguntza batzea izango da, eta hori dela eta, gaiarekin lotura estua duen kantua aukeratu dute antolatzaileek, kausa honen garrantzia gogorarazteko.
Hain zuzen ere, Yogurinha Borova artista bilbotarraren Hasta las tetas kantua izan da aukeratutakoa. Kantu horren bertsioak 2020ko otsailaren erdialdean hasiko dira eskatzen, eta egunero-egunero jarriko dituzte EiTBko telebista eta irratietako informatiboetan, abenduko maratoira arte. “Lau teilaturen bertsioen arrakasta ikusita, uste dugu ideia ona dela parte hartzeko aukera zabaldu eta bertsioak egiteko epea apur bat luzatzea”.
Komunikabide talde publikoko saio guztietako sintoniak, indikatiboak eta kontinuitate pieza guztiak ere aldatuko dituzte, maratoiko kantuarekin bat etortzeko.