no comments

Herri Harresia ataka zailean: Xabier Saldiasek ere kanta bat egin nahi du

Mikel Aristi eta Pako Markez      (argazkia: uztarria.com)

Herri Harresia ataka zailean dago. Gaur goizean mundu guztiak uste zuen txarrena pasatuta zegoela, baina mehatxua gutxien espero zuten lekutik etorri zaie Urtza Alkortaren babesleei, izan ere, eta ikusita Igor Elortzak eta Jon Kirruk zabaldu dituzten abestien arrakasta, Xabier Saldias eta Mikel Markezek ere jakitera eman dute kanta bana egiteko asmoa. Saldiasen hitzetan: “Olelori lore, Oilelori lore Oileloriiiiii!!”.

Herri Harresiaren antolatzaileek bat-bateko prentsaurrekoa deitu dute eta bertan bildutako hedabideei adierazi diete sentitzen duten ezinegon eta ardura azken mehatxu honen aurrean:

“Akojonata gaz, txo! On zeingu, ba? Honik kantantik lekatxarrak baino txarrauak diz. Nahixo dou zipaiadi etorti!”

IZPARRINGIAk Mikel Markez-i ere luzatu dio galdera, baina kantari errenteriarrak ez du azalpenik eman nahi izan: “Pako Aristirekin komentatu behar dut  gauza bat  izan da Markezen erantzun enigmatikoa.

No Responses

Reply

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.