Urte berriarekin aldatu zure pasahitzak!
IZPARRINGIAn segurtasun informatikoaz arduratzen den taldeak zenbait aholku eskaini nahi dizkizue eguberri garai honetan.
Denok erabiltzen ditugu interneteko hainbat eta hainbat baliabide: posta elektronikoa, sare sozialak, bat-bateko mezularitza (whatsapp, Telegram…); segurtasun informatikoaz egin diren ikerketetan ondorioztatu da jendeak urteak ematen dituela pasahitz berberekin. Ez da ideiarik onena, ez horixe.
Urte berri, pasahitz berri! Deitu diogu IZPARRINGIAk abiarazi duen kanpainari eta helburua da denok pasahitz zaharra utzi eta berriak jartzea, dena segurtasunaren izenean.
Baina, ze pasahitz? Nola aukeratu? Hurrengo zerrendatik aukera ezazue gustukoena eta aurrera, baduzue beste bost edo hamar urterako pasahitza!
Hauek dira pasahitz erabilienak -eta beraz, onenak- munduan zehar. Aukeratu hemendik bat:
Erabiltzailea: erabiltzailea
Pasahitza: pasahitza (ingelesa badakizula erakutsi nahi baduzu: password)
Erabiltzailea: ni
Pasahitza: 1234
Erabiltzailea: user (ingelesa badakizula erakutsi nahi baduzu)
Pasahitza: 123456
Erabiltzailea: etxekoak
Pasahitza: 11111111
Erabiltzailea: admin
Pasahitza: 00000000
Erabiltzailea: gu
Pasahitza: qwertyuiop
IZPARRINGIAren segurtasun informatiko ataletik, Urte Berri zoriontsua opa dizuegu. Topa!