Jaurlaritzak eta Foru Gobernuak batzorde zientifiko bat eratu dute elkarlanean
Udaberriko eguraldiak astebete baino gehiago iraun arren, oraindik inork ez du aipatu Zea Maysen “Negua joan da eta” bideoklipa. Isiltasun horrek kezka eragin du zientzialarien artean, eta beroketa globalaren ondorio izan ote litekeen ikertu nahi dute.
Nafarroa eta EAEko gobernuek batzorde zientifiko mistoa eratu dute, Zea Maysen kantaren inguruko erabateko isiltasunaren arrazoiak ikertzeko. Batzordea hainbat psikologo, soziologo, meteorologo eta biokimikarik osatzen dute, eta haien hipotesi nagusia da beroketa globalak ez ote duen halako eraldaketa psikologiko bat eragin euskal herritarren artean.
Jaurlaritzako iturriek adierazi dutenez, oso kezkatuta daude fenomenoarekin, eta ez dute baztertzen bideoklipa ETBren EGURALDIA saioan emititzea, abestiaren inguruko ohiko komentarioak probokatzeko. Kultura sailean aitortu dutenez, haiek ordainduta egin du Dean Zimmermanek Youtubeko cover bertsioa, baina horrek ez du inolako emaitzarik izan.
Ainhoa Moiuak ez digu inolako adierazpenik egin nahi izan.
Informazio gehiago HIRINET.NETen
BREAKING NEWS!!! Jaurlaritzak eta Foru Gobernuak batzorde zientifiko bat eratu dute elkarlanean http://t.co/BXy9GpiFA9
RT @izparringia: Jaurlaritzak eta Foru Gobernuak batzorde zientifiko bat eratu dute elkarlanean http://t.co/ybXLjMRRvc
BIHARAMUNEKO PASEA: Jaurlaritzak eta Foru Gobernuak batzorde zientifiko bat eratu dute elkarlanean http://t.co/ybXLjMRRvc
Jaurlaritzak eta Foru Gobernuak batzorde zientifiko bat eratu dute elkarlanean – http://t.co/ADWThXmySF http://t.co/oSqqi4tW24