Terrorismo akusazioak Citroen autogilearen aurka
Manos Limpias sindikatuak eta Terrorismoaren Biktimen Elkarteak salaketa jarri dute Citroen auto etxearen aurka, berriki salgai jarri duen DS3 Édition Pays Basque modeloak ikurrina erraldoi bat daramalako sabaian. Bi elkarteetako ordezkariek azaldu dutenez “horrelako bandera erraldoia eramatea terroristen helburuekin bat egitea da, eta kontu horietan ez dago epel jokatzerik. Terroristen kontra ez dagoena, haien alde dago”.
Erreakzio instituzionalak
Ziburuko auzapezak, berriz, bi argiketari bidali ditu Citroenek Donibane-Lohitzunen duen kontzesionariora. Hegoaldean, Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak, Carlos Urquijok, zerbitzu juridikoen esku utzi du Citroenen modelo berriaren inguruko dokumentazioa ‘delitu zantzurik egon ote daitekeen’ azter dezaten.
Nafarroako Gobernuak, berriz, polizia kontrolak ezarri ditu mugan. Javier Morras barne sailburuaren hitzetan “gobernu honen ardura eta erantzukizuna da ikurren legea betetzen ez duten ibilgailuak errepide publikoetan ibil ez daitezen bermatzea”. Gehitu du ez dela lehenengo aldia Citroen halako probokazioetan ibiltzen dena, eta serio aztertzen ari dela “Citroen erakunde terroristen zerrendan sartzeko eskatzea”. Ondoko bideo hau erakutsi du froga gisa:
Terrorismo akusazioak Citroen autogilearen aurka – http://t.co/ebFWIl5bQV http://t.co/ebFWIl5bQV
RT @izparringia: Terrorismo akusazioak Citroen autogilearen aurka http://t.co/avGtQuR0u0
@berria @jozulin http://t.co/P1QXstbAEL
Aibala!! ===> RT@izparringia: @berria @jozulin http://t.co/5nWEEaVfTC“
RT @jozulin: Aibala!! ===> RT@izparringia: @berria @jozulin http://t.co/5nWEEaVfTC“
O.o Terrorismo akusazioak Citroen autogilearen aurka http://t.co/OVWLEmVlAa
RT @joxe: O.o Terrorismo akusazioak Citroen autogilearen aurka http://t.co/OVWLEmVlAa
RT @joxe: O.o Terrorismo akusazioak Citroen autogilearen aurka http://t.co/OVWLEmVlAa