no comments

Hiru pista txostensexuala ote zaren jakiteko

AJIEren arabera, gehiegizko etxeko lanek txostensexualitatea ekar diezaieke haurrei.

AJIEren arabera, gehiegizko etxeko lanek txostensexualitatea ekar diezaieke haurrei.

Euskal Herriko Unibertsitatearen Alferrikako Jakintza eta Ikerketa Ezdeus Sailak (AJIEk) euskal hiztunen artean baino topatu ezin daitekeen giza talde berria aurkitu du.

AJIEko zuzendariak, Zohiartze Porrayk, hala azaldu digu hedabideoi: “euren irudiaz kezkatzen direnak metrosexualak, eta sukaldaritzarekin obsesionatuta gastrosexualak diren bezalaxe, euskaldunen artean topatu dugu azpitalde bat, haien adierazpideen zolitasun eta luzerarekin etengabe arduratuta bizi dena”. AJIEn txostensexual izena jarri diote joera berri horri.

Zohiartze Porrai antropologoak, ikerketarako notak hartzen

Zohiartze Porray antropologoak, ikerketarako notak hartzen

Talde endemikoa da, Euskal Herrian bizi diren euskaldunen artean baino ez dira bizi .”Baina azalpen tekniko luzeetan sartu beharrean, hobe adibideen bitartez azaltzea”. Jarraian, hiru pista argi eman dizkigu txostensexual bat ezagutzeko.

Hiru gako zure laguna txostensexuala ote den jakiteko

  1. Txostensexual batek sekula ez du kafe batera gonbidatzen. Izatekotan, gonbidapena luzatzen du, infusio baten inguruan solasaldi luze bezain mamitsua izateko elkarren arrimuan.
  2. Txostensexualak ez du inoiz baimenik eskatzen. Horren ordez, eskabide normalizatuak egiten ditu, bere gogoko jarduerak inori trabarik egin gabe burutze aldera.
  3. Txostensexualarentzat, negua ez da joan. Baina, hori bai, inflexio puntu bat gertatu da urtaroen joan-etorriko segida etengabean.

Porrayren aburuz, pertsona batek hiru baldintza horietatik bi betetzen baditu, orduan ia ziurtzat eman daiteke txostensexuala dela. Bere ikerketaren arabera, talde hau endemikoa da -euskaldunen artean baino ez da agertzen- eta maiztasun handiagoarekin topa daiteke euskalgintzako langileen artean. Oraindik argitzeko dago txostensexualitateak eraginik ote duen osasunean.

No Responses

Utzi erantzuna izparringia(r)i Utzi erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.