no comments

Lehen murrizketa benetan larriak COVID-19aren eraginez

Gotzone Sagardui
Gotzone Sagardui, Eusko Jaurlaritzaren Osasun sailburua. / IREKIA

COVIDaren kutsatze tasa kopuruekin arduratuta eta haserre, Eusko Jaurlaritzak ‘muturreko kasuetarako soilik’ gordeta zuen estrategia aktibatzea erabaki du. Lakuan egindako urgentziazko prentsaurrekoan, haserre mintzatu da Osasun sailburu Gotzone Sagardui:

Aber, saiatu gara suabe-suabe. Eskatu dizuegu mesedez eta faborez arduraz jokatu eta tentuz ibiltzeko. Eta zuek kasurik ere ez: Eske zurito bat hartu nahi dut, eske eskubidea daukat lagunekin mozkortzeko, eske diktadore batzuk zarete…”.
Ba bueno, ba oso ondo, nahi duzuen moduan. Orain arte alarma soziala ez sortzeko gizarteratu ez dugun datu bat emango dizuegu: COVID-19ak lau zentimetro laburtu ditzake gizonezkoen erreprodukzio organoa, eta erekzio-disfuntzioa ere eragin dezake.
Hala, orain zer, e? ORAIN ZER?!?”.

Gotzone Sagardui, 2022/01/25

Erreakzioak

Hannah Gallager, Aleluya Fundazioa. Izparringia.
Aleluya Fundazioko Hannah Gallagerrek kezkaz hartu du Jaurlaritzak zabaldutako informazio berria.

Informazio berriak hautsak harrotu ditu hainbat arlotako adituen artean. Aleluya Fundazioko Hannah Gallagerrek kezkaz hitz egin du: “Berez komunitate zientifikoari lasaitasun mezua zabaltzea dagokio, baina informazio honi bere garrantzia kendu gabe. Tira: egia da tamainak ez duela axola… baina tamaina KEN LAU ZENTIMETRO! Asko esatea da hori!”.

Pilila Plataformak eta Pitilinaren Aldeko Abokatuek manifestazio ibiltaria deitu dute otsailerako. Auto karabana egingo dute herriz herri, “derrigorrezko eta berehalako txertaketa masiboa eskatu eta kontubernio feministak gizonezkoen aurka orkestratutako eraso koordinatu hau” salatzeko. Gontza Plataformak ere aurreratu du froga ukaezinak dituela, Gotzone Sagardui kontubernio feministako kide nabarmena dela erakusten dutenak.

Kanpaina berria

Jaurlaritzak komunikazio estrategia aldatu eta asko mezu zuzenagoak helaraziko dizkie herritarrei. Astelehenean hasita, ondoko iragarki hau zabalduko du, neurriak hartzeko garaia dela gogoraraziz. Sagarduik tono gogor samarra erabili du arriskuaren neurriaz ohartarazteko: “Iritsi da garaia neurriak hartzeko, eta ez soilik zentzu figuratuan. Hartu nahi ez badituzue ba bueno, ba zeuek ikusi, baina ez etorri negarrez gero!”

NEURRIAK HARTZEKO GARAIA DA. Izparringia.

Reply

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.