1 comments

Aita Santua ere euskararen alde

Irudia: Arkaitz Almortza@FaceBook

Irudia: Arkaitz Almortza@FaceBook

Mundu osoko euskaltzaleak ahobete hortz utzi ditu Francisco Aita Santuak, bere lehen Angelusean esandakoak direla eta.

Izan ere, ohiko erlijio eta moral kontuez gain, Francisco I.ak Korrikaren aldeko aldarria egin du. “La basca é una lingua de coesistenza”, esan die San Pedro plazan bildutako fededunei. “Emaiozue elkarri Jainkoaren bakea, baina baita euskara ere” gaineratu du Aita Santu berriak, jantzi zurien gainean Korrikaren petoa jantzita zuela.

Vatikanoko iturriek jakinarazi dutenez, aita santuaren etxeak Korrikaren azkenaurreko kilometroa erosi du, eta Francisco bera Baionan izango da, lekukoa eramaten. Korrikaren antolatzaileak aztertzen ari dira zein aukera dauden, Bergogliori lekukoa pasatu ahal izateko Papamobiletik irten beharrik gabe.

One Response

  1. Anonimoa

Utzi erantzuna PBdiseinuak(r)i Utzi erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.