1 comments

‘El gato al agua’ saioaren euskarazko bertsioa emango du ETB1ek

Argazkia: Moto

Saioaren logotipoa. Irudia: Moto

Intereconomía telebista kateko ‘El gato al agua’ debate saio ezaguna egokitzen ari da K2011 ekoiztetxea Euskal Telebistaren lehenengo katerako. ‘Katua uretara’ deituko da ordubeteko asteroko programa hau. ETBk oraindik aurkezlea nor izango den esan ez duen arren, hainbat hedabidetan Klaudio Landak aurkeztuko duela agertu da. Sare sozialetan Santi Reyesek zein Lander Garrok parte hartuko dutela zabaldu da, nahiz eta ETBren prentsa kabineteak ezer ez duen baieztatu. Saioak orain arte Debateak hartzen zuen tokia hartuko du martxoaren 14tik aurrera.  Lehenengo saioan ETBko zuzendaria izendatzeko emandako pauso guztien nondik norakoak azalduko dituzte eta eguraldiaren mapak izan beharko lukeen itxura eztabaidatu.

ETB 1en eta Etb2ren aurrekontuak parekatu dira

Saioa egokitzeko eskubideak erosita ETB 1en inbertitzen den diru kopurua ETB 2n inbertitzen denarekin parekatu dela adierazi du Pello Sarasola ETBren eduki koordinatzaileak, ARGIA aldizkariko Larrun gehigarrian Gorka Bereziartua kazetariak eginiko elkarrizketa batean.

One Response

  1. urtzai

Utzi erantzuna ZiTAL(r)i Utzi erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.