Osintxuko parrokoaren iloba, Caprin oporretan
Izparringiaren erreportari talde batek irudi esklusibo hauek eskuratu ditu. Bertan, Osintxuko parrokoaren iloba, Itsaso Zabalandi Ostalaza, ageri da, Capriko hondartzatan pasatzen ari den oporraldian.
Osintxuko parrokoa, Karlos Ostolaza, oso ezagun egin zen duela urte batzuk, erreka goraka etorri eta autoa uretatik ateratzen saiatu zenean. Bistan denez, familiak badu joera autogintza eta ura nahasteko.
Debagoienako Goiena Komunikazio Taldeko erredakzioan konfirmatu digute erreportari bat jarri dutela 24ko guardia egiten Loiuko aireportuan, Itsaso bueltatzen denean elkarrizketa luzea egiteko